XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sengler Desmarquets'en Gramatika'k ere orobat dio: .

Gure da, bedi, ledi, adikizun (objeto del verbo) dira.

Ni ta zu ez dan oro, irugarren mailleko adijabe jo oi da, bañan ez du nor-izate jakiñik.

Emagun Petiri, au.

Petiri ori lenengo ta bigarren mailleko ere gertatzen da: ez du berekiko nor-izaterik jakiñik.

1. ADIJABEA TA ADI-ITZA

14. Adi-itz mugatuaren jabea lenengo buka-maillean ipiñi oi da.

Deus ubique est = Jainkoa nonai dago.

Troia hic fuit = Troia emen zan.

Izan-izenaz gañera, nor-izena, adi-itz mugagabea (infinitivum) ta esankizun osoa ere jabe izan ditezke: Ipse est = bera da; negare vanum est = ukatzea alperrik da; dulce et decorum est pro mori = aberriagatik iltzea atsegin ta eder da.

Adijabe diran nor-orde biak (ni, zu) agiz isildu egin oi dira: Civis romanus sum = erriz erromarra naiz; frater mihi es = anai zakit.

Bi nor-orde oriek nabariazi nai ditugunean agertu egin oi ditugu: Si tu et Tulia valetis, ego et suavissimus Cicero valemus = Zu ta Tulia onik ba'zerate, ni ta Kikero atsegiña onik gera.

Alare, iñoiz isildu ere bai.

Si vales bene est, valeo = onik ba'zaitut, ongi da, onik nauzu.